XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan bearrik ez dago; kirol edo jokoera guztietarako dira bearrezkoak soiñeko zenbait doai.

Laisterkaldi luzerako, nagusiki, arintasuna ta iraupena.

Euskal Erri`an, ordea, garrantzi aundigia ematen zitzaion indarrari.

Laisterkari indartsua esatea, laisterkari gaillena esatea ainbat ez ba`zan ere, askoz gutxiago etzan esan nai izaten.

Dana dala, berezko doaiak landuz bakarrik geitzen dira laisterkariaren almenak.

Ortarako, berriz, bear-bearrezkoak dira erakusle jakintsuak.

Eta ludiko korrikalari gaillen guztien alderantziz, euskaldunek ez dute maixurik eduki izan.

Ostera, bakoitza berekixa ibilli izan da.

Eta zenbat-eta ezkutu aundiagoz ibilli izan, ainbatez obe!.

Jokabide eroa ba`dirudi ere, ez da ainbesteraiño; batikpat, gure arteko laisterka-jokuaren sustrai jatorrez jabetzen baldin ba`gera.

Ortaz ba, jokoera onekiko ere, aizkolari naiz arrijasotzailleeri buruz baieztutakoa berbera baieztu bearrean aurkitzen gera.

Apustua da bere ardatz eta eragillea.

Alperrik genbiltzake, ba`da, ludiko korrikalariak eta Euskal Erri`koak alderatzen Mundu zabalean atletak eta batez ere korrikalariak izugarrizko einean eta abiadan ugaldu ba`dira, gogo bakun eta osasungarri batek eragin dielako da.

Ez dielako garaipen egarriak bakarrik bultzatzen leiaketara.

Izan ere, askoren arteko norgeiagoka batetik norbaitek garaille gertatu bearko duan alderantziz, baiez dezakegu, noski, galtzaillerik ez dala aterako.

Kirolari soil baten saiaketak eta alegiñak, geienbat, bere burua gainditzera zuzenduak daude.

Emendik marken adierazpena.

Adibidez, edestian zear gaillendu izan diran korrikalariak gogora ditzakegu bere aldian eskuratutako garaipenegatik.

Auetako bakoitzaren izena, ala ere, askoz itsatsiago dagoke burututako egintza edo markeri.

Ezin baieztu beste onenbeste gure laisterkarieri buruz.

Apustua sustraitzat dualarik, euskal laisterkari bi nor-baiño-nor ariñeketan abiatzen diranean, ba-dakite garaille ez iristekoz, galtzaille elduko dirala izendatutako jomugara.

Jokolari auek ez dira abiatzen, beraz, norbere buruak gaintzeko asmoz ez erlojuaren aurka borrokatzeko leiaz, aurkaria azpiratu ta apustuko diruak bereganatzeko griñaz baizik.

Bestaldetik, miraririk ez genezaiekean eska atzoko euskal laisterkarieri, ezta azken aldikoeri ere.

Esaterako, oraiñaldian ospatzen diran nazio-arteko ariñeketa edozeiñetan esku-artzen duten kirolarien kopurua ez genduke osatuko, ziur aski, azken 40 urteotan Euskal Erri`ko laisterka-apustu guztietan esku-artu duten laisterkariak zenbatuarren.

Bein eta berriz esan dezagun, gaiñera, euskal joku jatorrek euren erabide berezian dutela galgarik aundiena, egintza arrigarriak burutu aal izateko.

Adibidez, urtebete baten buruan iru bider elkar neurtu ziran leizatar Mikel SUKUNZA ta Juan Kruz Azpiroz ARRUIZ`KO TXIKIA.

Aldiko laisterkaririk gaillenena leizatarra zalarik, etzuan eragozpenik eduki arruizdar korrikalari gazteari eun metroren aldea eskeintzeko, lenbiziko aldiz 12 kilometroko ibillia betetzekotan jokatu zutenean.

9 segunduz irabazi zion ARRUIZ`KO TXIKIA`k.

Laister ziran berriro ere Tolosa`ko zezen-plazan, almenak alderatzen.

Oraingoan, 50 metro besterik etzizkion eskeintzen SUKUNZA`k Ala ta guztiz ere, bigarren porrokaldia ezarri zion gazteak.

Ori bai, 8 segundoren alde urriaz.

1950`go azillaren 26`an ospatuko zan elkarrekiko irugarren apustua.

Plaza berean, irugarrengoz garaille altzatu zan arruizdarra; ain zuzen, 2 segunduz.

Elkarrekiko koska miñututik gorakoa zan, noski.

Arruizdar jokolari argia alegintzen, ala ere, bere egiazko almenak ez nabarmentzen.